Kaleko, Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako zerbitzua da. Harremanetarako
  • Hika hizketan hasteko ikastaroa

    Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi dutenentzat da. Ikastaroa izango da lehendabizi eta mintza-saioak ondoren.

    Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko euskara zerbitzuek, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta Urola Kostako AEKk antolatu dute.

    Helburua da hika hizketan hastea. Horretarako, lehendabizi, ikastaro labur bat egingo dute parte-hartzaileek (10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio) eta ondoren mintza-lagun taldeak sortuko dira, 4 astez hika aritzeko (astean saio bat).

    Helburua:

    Hika hizketan hasteko urratsa egin nahi duten pertsonei prestakuntza eman eta hika aritzeko aukera ematea, mintza-taldeen bidez.

    Nola:

    Prestakuntza eman (ikasi, berritu) eta mintza-lagun taldeak sortu (astean behin ordu betez hika aritzeko)

    Prestakuntza: 10 orduko ikastaroa, bina orduko 5 saio. Edukia: hika aritzeko arauak (egoerak, solaskideak...), adizkiak...

    Mintza-lagun taldeak: astean saio bat, 90 minutuko.

    Egutegia:

    Prestakuntza, 10 ordu. Ostegunetan, 2 ordu, 18:30ean hasita
    Urtarrilak 24, 31 eta otsailak 7, 14, 21

    Mintza-lagun taldeak: 4 aste, otsailaren 25etik martxoaren 22ra

    Non:

    Ikastaroa eta mintza-saioak Zarautzen egingo dira (Udal Euskaltegian).

    Antolatzaileak:

    Ekimena antolatu dute Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko euskara zerbitzuek, Zarauzko Udal Euskaltegiak eta Urola Kostako AEKk.

    Izen-ematea eta argibideak:

    Izena emateko epea amaituko da urtarrilaren 21ean

    Izena emateko honako hauetara jo behar da:
    Urola Kostako AEK,
    tel. 943130175, urolakosta@aek.org

    Urola Kostako Udal Elkartea,
    tel. 943890808, euskara@urolakosta.org

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.
2017, uztaila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31