Kaleko, Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako zerbitzua da. Harremanetarako
  • 40 lagun Mintzalagun programako hasiera ekitaldian

    Atzo egin zen Sanz Enean ikasturte honetako hasierako ekitaldia.

    Bea Egizabalen ipuin saioaz gozatu ahal izan zuten bertaratu ziren mintzalagunek (40 inguru). "Ni ta punto" ipuin emanaldia eskaini zuen Kontukantoi taldeko lasartearrak. Emanaldian hainbat ipuin kontatu zituen eta entzuleak aho zabalik eta irria aurpegian zutela amaitu zuten saioa.

    Udal Elkarteko eta udaletako ordezkariak gustura daude Mintzalagun programaren izen-ematearen emaitzekin. Nahiz eta iaz ibilitako mintzalagun batzuk aurten jarraitu ez, 23 mintzakide berrik eman dute izena.

    Ikasturte honetan 19 talde sortu dira, 15 Zarautzen eta 4 Zumaian, eta Orion talderen bat laster hasiko da. Guztira 68 mintzalagun ari dira parte hartzen.

2017, iraila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30