Kaleko, Urola Kostako Udal Elkarteak sustatutako zerbitzua da. Harremanetarako
  • Hizkuntz baldintzak kontratu publikoetan

    Udal Elkarteko eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udaletako kontratazioetako teknikariek eta euskara teknikariek bilera egin dute, kontratuetan hizkuntz baldintzak txertatu eta jarraipena egiteko materiala eta prozedura ezagutzeko.

    Proposamena eta materiala "Udalekin" sareak landu du (Foru Aldundiak koordinatzen duen eta Gipuzkoako udaletako euskara zerbitzuak elkartzen dituen lantaldeak). Material hori lantzen, besteak beste, Zarauzko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Kontratazio Sailak hartu dute parte.

    "Kontratazio publikoetarako hizkuntza irizpideen proposamena" proiektuaren helburua da Gipuzkoako udalek obra, zerbitzu eta hornidura kontratuetan hizkuntz baldintzak finkatu, ezarri eta jarraipena egitea, modu estandarizatuan. Horretarako materiala prestatu dute (prozedura, baldintzen ereduak, jarraipenerako fitxak...).

    Materiala Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalei eta Urola Kostako Udal Elkarteko kontratazio eta euskara teknikariei aurkeztu zaie gaur. Hurrengo urratsa izango da propsoamena udalei helaraztea, aztertu eta, egoki iritziz gero, bat egin dezaten. Datozen hiruzpalau hilabeteetan Gipuzkoako hainbat eta hainbat udaletan aurkeztuko da proposamena.

     

     

2017, iraila
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30