Zarauzko Udalak, Zurekin Ostalari Elkartearekin elkarlanean, uztailean jarri zuen martxan “EUSKARA ERE MENUAN!” kanpaina, herriko jatetxe eta tabernek menuak, kartak, ogitartekoen edota plater-konbinatuen zerrendak euskaraz ere eskaintzeko helburuarekin.
Kanpainan parte hartu duten establezimenduetan euskaraz eskatu duten bezeroek zozketa-txartelak bete dituzte, bertan eskatu duten platera, menua, ogitartekoa edota plater-konbinatuaren izena jarriz.
URRIAREN 3an egin da kanpainako hirugarren zozketa, irailan zehar betetako txartelekin. Ondokoak dira saridunak eta sariak:
1.- Jose Mari Manzisidor, Aritzbatalde jatetxean jasotako txartela: 80€ko balioa duen 2 lagunentzako bazkari edo afaria kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan.
2.- Yolanda Bravo Azurmendi, Alai tabernan jasotako txartela: 80€ko balioa duen 2 lagunentzako bazkari edo afaria kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan .
3.- Yolanda Gomez, Lagunak jatetxean jasotako txartela: 2 lagunentzako egonaldia Nekatur sareko nekazalturismo etxeetan .
4.- Eneko Ibar, Izaro tabernan jasotako txartela: 2 lagunentzako egonaldia Nekatur sareko nekazalturismo etxeetan .
Udal Euskara Zerbitzuan jasoko dituzte beren sariak. Zorionak guztiei!
|